jueves, 11 de diciembre de 2008

2. ataza

Hemen doa klaseko 2. atazarako egindako bideoa. Geuk hartu genuen gaia Web 2.0 izan zen.

domingo, 23 de noviembre de 2008

Leioako kanpus berriztatua




Hau izango da hemendik urte batzuetara (nik uste guk ikusi ere ez dugula egingo) obra malapartatuak amaitzean geratuko dena.

viernes, 24 de octubre de 2008

Herri izenen ariketa

0. a Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gazteizen.

1. a Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.


2. a Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3. a Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4. a Georgiako hiriburua, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak aideak izan daitezkeela dakite askok.

5. a Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6. a Euskal arrantzaleek, Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.

1. ataza: Wikipediarako sarrera

MKL IRRATIA:

MKL irratia Zegamako irrati librea da, herriko lagun talde baten ekimenez 2002ko maiatzaren 6an hasi ziren emititzen. Astean behin egiten zuten programa eta gero astean zehar errepikatzen zutean hasiera batean. Gero futbolari buruzko zuzeneko programa bat ere egiten hasi ziren "Erreala aiden". Aitxuri herri eskolako haurrek ere egiten zuten beren asteroko programatxoa. Gaur egun irrati honek bere emisioa bertan bera utzia du.

1. ataza: TOP7

1. Google: Munduko bilatzailerik ezagunenetarikoa dugu berau. Sarean dagoen edozer gauza bilatzeko balio digu eta geroz eta eskaintza zabalagoa ematen digu.

2. Youtube: Mundu mailako bideo biltegi handienetakoa izango da Youtube. Bertara jendeak bere bideoak, bere gustuko kantarien bideoak... igotzen ditu eta edozeinen eskura utzi.

3. CNN: Estatu batuetako hedabide hau munduko garrantzitsuenetarikoa da eta munduan banatuta dituen infomatzaile ezberdinei esker munduan gertatutako berri garrantzitsu guztiak plazaratzen dira bertan.

4. Gaztesarea: Euskal Herriko gazteen ataria da eta bertan Euskal Herrian gertatzen diren gertakarien berri ematen digute gazteek beraiek. Berriez gain beste atal batzuk ere badaude, hala nola, irrati libre bat (Irauli Uhinak), musika eta kulturari eskainitako atalak (Musikale eta Kalaportu), sexu eztabaidak (Gozategi) eta abar.

5. Hiztegiak: Komunikazioen munduan horren beharrezkoak diren hainbat hiztegi aurki ditzakegu bertan. Bai gaikako hitzegiak eta baita orokorrak ere.

6. Sustatu, Aupatu, Meneame eta ZuKazetari: Helbide guzti hauetan egiten den gauza bera da, edonork bidaltzen ditu bere albisteak eta gero botoen bidez rankig-ean mugitzen dira.

7. Gmail: Konfidantzazko zerbitzari bat (Google) zure dohaineko posta zerbitzua egiteko.