viernes, 24 de octubre de 2008

1. ataza: TOP7

1. Google: Munduko bilatzailerik ezagunenetarikoa dugu berau. Sarean dagoen edozer gauza bilatzeko balio digu eta geroz eta eskaintza zabalagoa ematen digu.

2. Youtube: Mundu mailako bideo biltegi handienetakoa izango da Youtube. Bertara jendeak bere bideoak, bere gustuko kantarien bideoak... igotzen ditu eta edozeinen eskura utzi.

3. CNN: Estatu batuetako hedabide hau munduko garrantzitsuenetarikoa da eta munduan banatuta dituen infomatzaile ezberdinei esker munduan gertatutako berri garrantzitsu guztiak plazaratzen dira bertan.

4. Gaztesarea: Euskal Herriko gazteen ataria da eta bertan Euskal Herrian gertatzen diren gertakarien berri ematen digute gazteek beraiek. Berriez gain beste atal batzuk ere badaude, hala nola, irrati libre bat (Irauli Uhinak), musika eta kulturari eskainitako atalak (Musikale eta Kalaportu), sexu eztabaidak (Gozategi) eta abar.

5. Hiztegiak: Komunikazioen munduan horren beharrezkoak diren hainbat hiztegi aurki ditzakegu bertan. Bai gaikako hitzegiak eta baita orokorrak ere.

6. Sustatu, Aupatu, Meneame eta ZuKazetari: Helbide guzti hauetan egiten den gauza bera da, edonork bidaltzen ditu bere albisteak eta gero botoen bidez rankig-ean mugitzen dira.

7. Gmail: Konfidantzazko zerbitzari bat (Google) zure dohaineko posta zerbitzua egiteko.

No hay comentarios: